Contacto: periodico@santutxuymas.com - Telf.: 94 600 54 71
site logo
  • INICIO
  • + SOBRE NOSOTROS
  • ANÚNCIATE
  • EDICIONES ANTERIORES
  • CONTACTO
  • TU ESPACIO

SANTUTXUKO JAIAK ETA GAZTE MUGIMENDUA

Página principal > Artículos > SANTUTXUKO JAIAK ETA GAZTE MUGIMENDUA
16 julio, 2019

SANTUTXUKO JAIAK ETA GAZTE MUGIMENDUA

IMG-20190626-WA0000

SANTUTXUKO JAIAK ETA GAZTE MUGIMENDUA

Jurgi Arrietari elkarrizketatu dugu, 23 urteko santutxuarra. Kirikiño ikastolan ikasi zuen, Gaztedi Dantza taldeko kidea da txikitatik eta badira urte dezente Santutxuko gazte Asanbladan parte hartzen duela.

Noiz hasi zinen Santutxuko jaietan parte hartzen?

Bada, txikitatik Gaztedi Dantza taldean aritu izan naiz eta Gaztediko nagusien taldean sartzerakoan ardurak hartzen ditugu eta horietako bat jaietan txosnak eta ekintzetan parte hartzea da. Horrela, hasi nintzen. Gerora, gazte Asanbladan sartu nintzen eta horren bitartez ere jaien antolakuntzan aritu naiz.

Gazte Asanbladan ibili zinen?  Zergatik sartu zinen hor? Zer lan egin duzu?

Bada, jaiekin lotuta Gazte Asanbladak jai eredu alternatiboa, herrikoia, euskalduna, parte hartzailea, auzoarentzat egina eta auzotarrak parte hartzera animatuko dituena bultzatzen du. Eredu horrek animatu ninduen bertan parte hartzera.

Jai Euskaldunak aipatu dituzu. Zure ustez jaietan euskararen presentzia bermatuta dago?

Bai, gutxienez saiatu egiten gara. Euskararen presentzia bermatuta dago, ekintzak euskaraz dira, kartelak ere bai… jaien antolakuntzan aritzen garen eragileak horretaz arduratzen gara. Beste gauza bat da jendeak euskaraz hitz egitea ala ez; baina guk ezin dugu inor behartu euskaraz hitz egitera.

Zelan ikusten duzu gazte mugimendua?

Urte askotan nahiko potentea izan da, baina azkenengo urteetan gainbehera doa. Izan ere, egungo gazteek bestelako betebeharrak dituzte, edo ez dute konpromisorik hartu nahi, edo aisialdia beste gauza batzuetan pasa nahi dute. Adibidez, aurten gazteen bi txosna elkartu egin behar izan dira, ez dagoelako nahikoa jende txandak egiteko. Hori dela eta,  egun hausnarketa  egiten ari gara. Gazte antolakundeak gazteen konpartsa bat sortu nahi du, siglen menpe eta politikatik at egongo dena. Gazte konpartsa horren helburua jai eta hainbat dinamika bultzatzea izango da, jai eredu alternatiboa, euskalduna, kulturala eta batez ere parte hartzailea izango dena, alegia. Horrela, indarra eman nahi zaio talde horren iraunkortasunari, izan ere, jende desberdina bilduko delako eta auzoarengatik zerbait egitea izango da helburu.

Jaiak alde batera utzita, Kirikiñon ikasi duzu; zergatik etorri zara euskaltegira, euskaraz ondo moldatzen bazara?

Bada, magisteritza ikasi nuen, karrera amaitu nuen eta EGA ez nuen gainditu. Beraz, lanerako baldintzatua nago, ziurtagiri bat behar dudalako. Horregatik, etorri naiz prestatzera.

GORA JAI HERRIKOIAK!!!

Compártelo:

  • Haz clic para compartir en Twitter (Se abre en una ventana nueva)
  • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva)

Relacionado

Previous StoryPatxi Paliza. Autor de “Para educar hay que amar”
Next StoryActividades de Alcer

Comments: no replies

Join in: leave your comment Cancel Reply

(will not be shared)

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Ver números anteriores

Categorías

Artículos Eventos Noticias Publicidad
Privacidad y cookies: este sitio utiliza cookies. Al continuar utilizando este sitio web, aceptas su uso.
Para obtener más información, incluido cómo controlar las cookies, consulta aquí: Política de cookie

Síguenos en Facebook

Síguenos en Facebook
© Copyright 2014 - 2018 INCOBI, Diseño, Marketing y Publicidad S.L. | Todos los derechos reservados |Aviso legal |

Esta página web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Asumimos que lo aceptas, de lo contrario puedes desactivarlo si lo deseas.Acepto Leer más
Privacy & Cookies Policy

necessary Always Enabled

non-necessary