Contacto: periodico@santutxuymas.com - Telf.: 94 600 54 71
site logo
  • INICIO
  • + SOBRE NOSOTROS
  • ANÚNCIATE
  • EDICIONES ANTERIORES
  • CONTACTO
  • TU ESPACIO

Proiektu berri bat disfrutatzen

Página principal > Artículos > Proiektu berri bat disfrutatzen
27 diciembre, 2018

Proiektu berri bat disfrutatzen

Gaizka_Grupo (15 de 28)

 

Gaizka Salazar, Gatibu taldeko bateri-joleak, EraBatera taldea sortu du. Santutxuarrak, momentu latz batean sorturiko abestiak abiapuntu izanik, ideia garatu, proiektuari forma eman eta taldea bere osotasunean sortzea lortu du.  Antipodetan deituriko diska, berak eginiko bederatzi abestiz osatua dago eta Gaizkak, elkarrizketa honetan, guzti honen inguruko nondik norakoak kontatu dizkigu.

 

Zelan eta zergatik sortu zen Erabatera?

Hau dator aita hil zitzaigulako duela urte batzuk eta min horretatik abiatuta hasi nintzen kantuen zirriboroak egiten.

Pixkanaka etorri ziren letra batzuk, melodía bat eta hasi nintzen abestiak pilatzen, beraz, hortik hasi zen. Esan daiteke abiapuntua izan zela min hori bideratzeko era bat.

Zuk ez zenuen ikusten taldea sortzeko aukera zegoela?

Nik ez nuen pentsatzen ez diska bat egitea ez talde bat sortzea ez gira bat egitea ere. Hastapeneko ideia edo beharra zen barruan neukana ateratzea eta ez zegoen gehiagorik.

Proiektu berria. Oso osorik zuk sortua. Zerk bultzatu zaitu zure ideia garatu, proiektuari forma eman eta bere osotasunean sortzera?

Etxean sortu ditut kanta guztiak, bai musika eta bai letrak bi kantuen letrak izan ezik, Iker Olabarrietak egin baiditu Antipodetan eta Oinak abestien letrak baina beste guztia nirea da.

Etxean sortua da, hor hasi zen. Dena grabatu eta familia eta lagunei erakutsi nien eta haiek zuzen zunenean erantzun zidaten proiektuak itxura ona zuela, beraz, hori izan zen aurrera pausoa ematea erabaki nuen momentua.

Orduan, Beñati deitu, proiektua zein zen kontatu eta berak baiezkoa eman zidan kantak entzun gabe. Pixka bat inkoszientea izan zen zentzu horretan.

Geroago Mikel, niretzako anai baten modukoa, baietz esan eta azkenik Iurgiri demoa bidali eta berak entzun ostean ere baietza eman zidan.

Horrela sortu zen taldea.

Mikel Caballero baxu jotzailea (Gatibu), Beñat Serna gitarran (Ken Zazpi), Jurgi Ekiza ahotsean (Willis Drummond). Zuk aukeratutako musikariak. Zer dela eta aukeratu dituzu hain zuzen ere hiru musikari hauek zure proiekturako?

Mikel niretzako anai bat bezala delako, berarekin urte askotan aritu izan naiz jotzen eta berak jarraian kantuak ezagutu gabe baiezkoa eman zidan.

Kantuak ezberdinak dira euren artean, kolore ezberdinetako abestiak dira ez dute estilo zehatz bat segitzen orduan ikutu guzti horiek batzen dituen persona aproposa Beñat zela jakin nuen hasieratik.

Azkenik, aspalditik gustatzen zait Iurgiren ahotsa eta bere kantatzeko era, gainera bere ahotsaren tesitura eta nirea ia berdinak dira beraz deitu eta demoa bidali nion. Abeslari bat aukeratzekotan bera izan behar zen.

Hitzak zuk zeuk egina. Hain zuzen ere diskak daramatzan bederatzi abestiak zureak dira. Noiztik datorkizu letrak egiteko nahia?

Aitarena baino lehen egia esan pare bat abesti egin izan nituen nire bizitza osoan. Batzutan gitarra eta pianoa hartu eta eurekaz jolasten nuen baina besterik gabe, zerbait egin eta ahaztu, ez nuen grabatzen.

Azkenean aitarena gertatu eta hasi nintzen ez serioz baina bai azkenean betebeharrak eraman ninduela horretara.

Letrak egiten jarraitzeko asmoa duzu?

Bai, hain zuzen ere orain zuzenekoan diskaz aparte beste abesti batzuk jotzen ditugu eta beste bost abesti gehiago egin izan ditut.

Baneuzkan ideia horiek baina orain gehiago garatu eta letrak egin ditut abesti bilakatu direnak. Gero eta ilusio eta gogo gehiagorekin nago abestiak egiteko.

Pentsatzen dut EraBaterarentzako izango direla eta ez badira ba niretzako izango dira. Bai, nahi edo behar hori hor dago.

Zertara dator Antipodetan izenburua?

Antipodetan da kantu baten izenburua eta aparte aukeratu nuen izenburu hori kantu hoiek sortu nituen momentu horietan sentitzen nintzelako ni nintzenaren antipodetan nengoela.

Portadaren argazkiak ere zuhaitz bat gora eta behera aldi berean, hortik dihoa.

Singleak zuk aukeratu zenituen?

Bai, singlea nik aukeratu nuen, lehena Antipodetan eta gero Aurrez Aurre.

Eta taldearen izena?

Ba taldearen izena hitz jokoa da, neskalagunarekin pentsatzen ibili nintzen izen bat behar nuela eta berari okurritu zitzaion.

EraBatera, alde batetik da nik daukadan era bat musika egiteko, beste aldetik, ni baterijolea izanda ba EraBatera erderaz esanda: “es la era de la batería” orduan hitz joko bat da hiru alde ezberdinetatik ikusita. Nik uste dut talde izena ondo dagoela.

Zein estilo musikalean koka genezake diska?

Egia da kantu gehienek rock kutsua dutela baina beste batzuek pop edota zenbait pertsonek esan bezala indie-rocka dutela. Hortik dabil asuntoa. Egia da dauzkagun edo gustatzen zaizkidan musika estiloak pixka bat nahastu ditudala eta egin dudana da nire erara, nire “EraBatera” egin. Bai horrela da, rock, pop eta indie, hortik dihoa gutxi gora behera.

Grabazioa Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan egin duzue. Zelakoa izan da prozesua?

Ba prozesua izan da ohituta gaudenaren guztiz kontrakoa, hau da, normalean entsegu lokalean lantzen dira kantuak eta gero estudioara pasatzen da grabatzera.

Kasu honetan nik etxean bakarka landu dut dena. Hasiera batean bateria grabatu nuen, gero Mikelek baxua, Beñatek gitarra eta azkenez Iurgik ahotsa.

Horien ostean Eñaut Gaztañagak sinteak grabatu zituen eta gero kolaborazioak etorri ziren.

Prozesua egia esan oso ezberdina izan da, guztiz kontrakoa, izan ere aitortu beharra daukat taldekideek Iurgi behin diskoa bukatuta zegoela, afari batean ezagutu zutela.

Ez ohikoa da baina dena den egia da diskak soinu brutala duela.

Aipatzekoa da Iñigo Etxebarrietak, “Pitu”, Muxikon estudioko soinu teknikariak egindako lana.  Izan ere, berari esker diskak badauka halako soinu potente eta oso konpaktoa.

Zer sentitu zenuen EraBatera taldeak emandako lehen entseguarekin?

Beitu lehen entsegua izan zen nahiko inpaktantea ze bat batean elkarrekin jo genituen inoiz elkarrekin jo ez genituen hiru abesti ze lehen esan bezala, denak bakoitzak bere kabuz landu ditugu.

Tira, hiru abesti horiek lehen aldiz jotzean momentu inpaktantea eta emozio aldetik hunkigarria izan zen guztiz.  Orain ere kontatzean oilo ipurdia jartzen zait.

Eta lehen kontzertuarekin?

Bilboko kontzertuan aitortu beharra daukat burua pixkat astoratuta nuela; emozio asko, lan gehiegi, lehenengo kontzertua, familia, lagunak… nahiko kañeroa izan zen fisikoki eta baita  mentalki ere.

Baina bueno hiru kontzertu hauek oso ondo atera dira eta pozik gaude.

Esan beharra daukat orain taula gainean seikote bezala gaudela;  gitarran Josu Aginaga dago eta teklatu eta gitarra akustikoan Miguel Moyano.

Azkenik, momentuz harro lortutakoarekin? Aurrera jarraitzeko asmoz?

Bai, ideia aurrera jarraitzea da. Oso pozik gaude eta gure artean pila bat disfrutatzen.

Kritikak ere oso onak izan dira gauza da orain agenda kontua konplikatu xamar dagoela bai Gatibu, Willis Drummond eta Ken Zazpi taldeekin konpagintazeko.

Orduan agenda aldetik dena kordinatzea zaila da baina jaso ditugu jada proposamen batzuk eta dena ondo ikusi eta antolatu beharra dago ez dugulako edozein tokitan eta edozein eratara jo nahi baina bai, intentzioa jarraitzea da.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet diskan parte hartu duten guztiei ze beraiek barik inposiblea izango litzateke guzti hau.

 

 

Compártelo:

  • Haz clic para compartir en Twitter (Se abre en una ventana nueva)
  • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva)

Relacionado

Previous StoryLUIS BRIÑAS-SANTUTXU
Next StoryAndrea Heuschmid y Oiane Valero. Asociación Baskale

Comments: no replies

Join in: leave your comment Cancel Reply

(will not be shared)

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Ver números anteriores

Categorías

Artículos Eventos Noticias Publicidad
Privacidad y cookies: este sitio utiliza cookies. Al continuar utilizando este sitio web, aceptas su uso.
Para obtener más información, incluido cómo controlar las cookies, consulta aquí: Política de cookie

Síguenos en Facebook

Síguenos en Facebook
© Copyright 2014 - 2018 INCOBI, Diseño, Marketing y Publicidad S.L. | Todos los derechos reservados |Aviso legal |

Esta página web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Asumimos que lo aceptas, de lo contrario puedes desactivarlo si lo deseas.Acepto Leer más
Privacy & Cookies Policy

necessary Always Enabled

non-necessary