Haurraren gaineko begirada eraldatzen
Lander Urrutia eta Juan Carlos Murillo[1]
Asko handitu da, azkeneko hamarkadetan, haurtzaroaren gaineko ikerketa kopurua da eta, horrekin batera, umearen hezkuntzako lehenengo etapari buruzko ezagutzak ere pausu handiak eman ditu. Askotarikoak izan dira, bestalde, gizarte aldaketek haurtzaroaren egoeran eragin dituzten aldaketakere: familien izaera eta familia-egoerak, egoera ekonomiko eta lan baldintzak, eta abar luzea.
Ikastolok, haien artean Kirikiño ikastolak ere, gaur egungo egoeraren inguruko hausnarketa egin eta, horren ondorioz, gizarteari egiten diogun haur hezkuntzaren inguruko eskaintza berriztea erabaki genuen, eskaintza hori gaurkotu eta egokituta, Haur Hezkuntzako, marko pedagogikoa definituz.
Hiru ardatz dira aldaketa hori gehien elikatu dutenak: alde batetik psikologia. Izan ere, eta besteak beste, taldean ikastearen garrantziaz ohartarazten gaitu, ikaslea, ikaste-prozesuaren jabe izatearen garrantzia azpimarratu eta, prozesuosoan zehar, ikasleak auto-erregulazioa eta motibazioa helduleku izan behar dituela gogorarazi ere egiten digu.
Bestetik, neurozientziak ekarri dituen ekarpenak. Alde batetik, psikologiak aspaldi aipatzen eta nabarmentzen zituen puntu asko indartu edo frogatu egin ditueta, bestetik, alderdi afektiboak eta mugimenduak haurraren garapenerako duten garrantziari bultzada handia eman dio.
Eta azkenik, hezkuntzaren soziologia. Ikasleen aniztasuna, oinarrizko konpetentzien beharra, partaidetza eta, noski, gaur eguneko garai digitala.
Ikaslearen garapen integrala dugu helburu, hala Haur Hezkuntzan nola Hezkuntzaren etapa guztietan ere, eta garapen integrala esatean alderdi emozionala, kognitiboa eta soziala hartzen ditugu kontuan.
Hori guztia konfiantzaren pedagogia eta Ikastolen Elkartean daukagun ezagutza sarearen laguntzarekin bideratzen dugu.
Haur hezkuntzako etapa honetan bi helburu dira nagusi: umearen ongizatea bermatzea, garapen osoa eta integrala ahalbidetuz, eta, etapa guztian zehar, umeak berez duen ikasteko eta arakatzeko gogoa bizirik mantentzea.
Ikuspegi eta planteamendu horren ondorioz, helduaren rola zeharo aldatzen ari gara. Horrela, ikasleen emozioak kontutan izanik, haren erritmoak, arreta-denborak, eta interesak kontutan hartuko ditugu, eta ikaskuntza-prozesua, inoiz baino gehiago besteekiko eta inguruarekiko erlazioetan, ekintzan eta mugimenduan oinarrituta izango da.
Ikaskuntza-prozesu horretan ikasleak, haurrak, gaitasunak garatzeko aukera izango du: atxikimendurako gaitasuna, arakatzeko gaitasuna, erakusteko eta lotsatzeko gaitasuna, beldurtzeko gaitasuna, harremanetarako gaitasuna, komunikatzeko, mugitzeko, erabakiak hartzeko, erasorako, ikasteko, sexualitaterako gaitasuna… eta, hori guztia, bera protagonista izanda.
Horretarako testuingurua ere zeharo moldatzen ari gara: helduaren papera eta esku-hartzea, espazioa eta materiala, denboraren antolaketa eta familiaren garrantzia, hain zuzen ere.
Heldua, irakaslea, begiralea, …, segurtasun-emailea da, sentikorra, behatzen duena, erritmoak errespetatuz eta garapenean lagunduz, interpretatzen duena.
Espazioa eta materiala beti definitua, familiarra, anitza, erritmo desberdinetara egokitua eta “zer deskubritzeko?” galderari erantzuten diona.
Denboraren antolaketa: zurruntasun gutxikoa, malgua, interes mailen araberakoa eta eskaintza zabala bermatzen duena.
Familia: entzuna, integratua eta, ahal dela, prozesuan parte-hartzaile. Atxikimendu segurua lortzeko egokitzapen prozesuan garrantzia handia dutelarik.
Aurretik esandako guztia, aurrera doa eta urtero urrats berriak ematen ditugu.
Materialak eta espazioak aldatu ditugu,espazio zabalagoak eta ikaslearen autonomia ahalbidetzen dituztenak. Familiak ere, geletara hurbildu ditugu. Psikomotrizitateari behar duen garrantzia eman diogu, …Bide horretan, marko eta ikuspegi horretan aurrera goaz eta hainbat pausu emanak ditugu eta datozen urteetan ere emango ditugu.
Gurekin HH (Haur Hezkuntzako etapa) amaitzen duen ikasle hori halakoxea gustatuko litzaiguke: bere buruaz irudi positiboa duen ikaslea eta konfiantzaduna, ikastolara pozik etortzen dena, entzuna eta maitatua. Sortzailea, autonomiadunaeta lotura afektiboak egiteko ahalmena duena. Ingurune hurbila ezagutzen duena eta arakatzen eta ikasten jarraitzeko jakin-mina duena.
Muchos son los cambios ocurridos en nuestros entornos, en nuestra sociedad y en nuestras familias en las últimas décadas y también son muchas las aportaciones realizadas a la educación desde los ámbitos de la psicología, la neurociencia o la sociología de la educación, entre otras disciplinas científicas.
Partiendo de esos cambios y de esas aportaciones, y con el objetivo fundamental de ofrecer un marco educativo y pedagógico dirigido y enfocado siempre al desarrollo y a la educación integral de nuestros alumnos y alumnas, en Kirikiño ikastola,junto con las demás ikastolas de Euskadi (EuskalHerrikoIkastolenFederazioa), llevamos varios años desarrollando e implantando un nuevo marco pedagógico para la Educación Infantil.
La referencia fundamental de ese marco es la pedagogía de la confianza, en la que partimos del principio de que, siendo el propio niño/a protagonista de su proceso de aprendizaje y garantizando su bienestar, nuestro objetivo fundamental es promover y alcanzar su desarrollo integral, tanto en el aspecto cognitivo como en el emocional y social, aprovechando para ello su motivación innata por aprender e investigar todo aquello que lo rodea.
[1] Kirikiño ikastolako HaurHezkuntza eta LehenMailakoHezkuntzaetapakoikasketa-burua eta ikastolakozuzendaria
Comments: no replies